XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostatu-jabeak onak eta maitagarriak itun eta oso modu onean ematen ziteken, gauzik geienak kontrabandoan ekartzen baitzituzten.

Erri-agintariak bazekiteken ori.

Baña berak ere joera aundia ziteken, eta, bestetan baño merkexeago nola ematen baitzuten, denentzat ederki zetorreken ostatu ori.

Baña etxeak etzeukaken izen ona.

Ostatura joaten ziranen artean, egundoko lapurretak egiten zizkiteken.

Lapurrak etzin beñere kolpe utsik egiten, eta ezin ziteken arrapatu.

Andik errirako bideak tunel-zulo bat zirudiken, dena zugaitzpean estalia, eta lapur-bidea esaten zioteken.

Amaika bider inguruko baserritarrak egiten ziteken guardi.

Baña lapurrak ederki asmatzen zin, aiek an etzeuden ordua.

Askotan lotu ziteken Joxe, etxeko nagusia; lñork jakitezkeroz, arek jakin bear zuela nork zebilkin dirua eta lapurra bera zalakoan.

Baña lapurtutakoak berak salbatzen ziteken: bi erteten zirala, eta Joxe baño txikiagoak, eta arpegi estaliarekin.

Ezagunak baziran ere, orrela ezin ezagutu.

Beti beldurrak bizi itun eta, ostatua beste bati salduta, aldegiteko zoratzen.

Baña lapurrik arrapatzen etzuten bitartean, etzin iñork ostatuaren jabe egin nai, alkateak ezik; baña etzioteken ari saldu nai.

Illunabar batean ala esan zioken Txorik amari: (...).